| AMOROTO:
Amoroto Bizkaian kokaturiko herri bat da, konkretuki
Lea Ibarraren iparraldean dago, Mendexa,Aulesti eta
Gizaburuagaren artean. Herriaren gune populatuena
edo herri-kaskoa, nolabait esatearren, Elexalde deritzon
auzoa dugu eta mendi tontor batean eraikita
dago.Bailarako herri-gunerik politenetariko bat dugu
Elexaldekoa. Lau
auzotan banatzen da Amoroto: Elexalde, Odiaga, Ugaran eta
Urrutia.
Amoroto 190 m ko
altueran dago kokaturik.
Bere azalera 13,4 km
karratu-koa da.
Berton 373 biztanle
gaude: % 99 euskaldunak gara eta gainerakoak erdaldunak.
Amorototik Lea izeneko
erreka bat pasatzen da.
|